Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Buru-gaixotasunei buruzko tailerrak egingo dituzte lau udalerrietan

Arraztalo eta Aldura elkarteek antolatu tailerrak, 'Zein kolore du buru-gaixotasunak?' lelopean. Herritar guztiei irekia izango da, euren iritzia jasotzeko.

Erik Gartzia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/10/19
arraztalo aldura

‘Zein kolore du buru gaixotasunak?’ da tailer zikloaren leloa.

Buru-gaixotasunak dituztenen Oarsoaldeko elkarteek, Arraztalok eta Aldurak, gaixotasunei buruzko tailerrak antolatu dituzte eskualdeko lau udalerrietan. Tailerrak irekiak izango dira, eta bertan gaixotasun mota horiei buruz hausnartuko dute. Orain arte hitzaldiak antolatu dituzten arren, urrats kualitatiboa emateko garaia dela uste dute bi elkarteetako kideek. “Gure herritarren iritziak entzun, gure ikuspuntua azaldu eta hausnarketa kolektiboa egiteko bereziki prestatutako tailerrak antolatu ditugu”, zehaztu dute. Horrela, buru-gaixotasunak dituztenen testigantzak entzun eta gizarteak gaixotasun psikikoei buruz dituen ideiak jasotzea izango da tailerren helburua, era dinamikoan. Arraztalo eta Alduraren arabera, buru-osasunaren gaineko kezka “gero eta handiagoa” da, eta uste dute herritarren parte hartzea “garrantzitsua” dela. “Horregatik”, jarraitu dute, “gaixotasun psikiko batekin aurretik kontaktua izan duten eta ez duten herritarrak gonbidatu nahi ditugu gure tailerretara”. Horrez gain, erakunde publikoetako ordezkari eta langileak, elkarteetako ordezkariak eta ikastetxeetako ordezkariak ere tailerretara hurbil daitezen animatu dituzte. Tailerrek bina orduko iraupena izango dute, eta Farapik koordinatuko ditu. Lau udalen eta aldundiko Gizarte Politika Sailaren laguntza jaso dute tailerrak antolatzeko. Honakoa izango da egitaraua:
  • Azaroak, 3. Oiartzun: Manuel Lekuona Bibliotekan, 18:30ean.
  • Azaroak 10. Errenteria-Orereta: Merkatuzarren, 18:30ean.
  • Azaroak 24. Lezo: Kultur Aretoan, 18:30ean.
  • Abenduak 1. Trintxerpe: Alkateordetzan, 18:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.