Patata Tropikala antzerki taldeak bere azken lana aurkeztuko du lau udal liburutegietan.
Hilaren 24ean ospatzen da Liburutegien Nazioarteko Eguna.
Pasaiako liburutegiek eta euskara sailak euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko antolatutako kanpainaren barruan ipuin kontaketak antolatu dituzte datorren asterako lau udal liburutegietan. Guztietan
Patata Tropikala taldeak bere azken emankizuna eskainiko du,
Azken eguzkilorea. Emanaldia 3 eta 10 urte arteko haurrentzat da, egunero, 17:30ean.
- Hilak 24, astelehena: San Pedroko liburutegian.
- Hilak 25, asteartea: Antxoko liburutegian.
- Hilak 26,asteazkena: Trintxerpeko liburutegian.
- Hilak 27, osteguna: Donibaneko liburutegian.