Asteburuan mahai informatiboa jarriko dute iniziatibako kideek, boluntarioen izenak jasotzeko.
Eskuz esku, azaroaren 6an badia inguratuko duen giza katearen aurkezpena.
Azaroaren 6an badia inguratzeko egingo den giza katea osatzeko San Pedroko Gure Esku Dago iniziatibak 500 lagunen bila ari da, hain zuzen ere, Torretik hasi eta Trintxerperainoko zatia osatzeko.
Iragarri dutenez, asteburuan mahaia jarriko dute frontoian, informazioa eman, eta boluntarioen izena jasotzeko. 12:30etik aurrera izango dira, larunbatean eta igandean.
Aurreratu dutenez parte hartzeko hiru modu egongo dira:
-Izena ematean dagokion kokapen zehatza adieraziko zaio boluntarioari.
-Izena ematean 5 euro ordaindu eta zapia erosi.
-10 euroren truke, zapiaz gain kamiseta ere eros daiteke.