Nola lan egiten duten ikusteko ateak zabalik dituzte eskualdeko igerilekuetan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak jakinarazi du haiekin doan entrenatzen hasteko aukera dagoela.
LHko ikasleei zuzendutako eskaintza da Oarsoaldea Igeriketak egin duena.
Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak igeriketan hasi nahi duten LHko ikasleentzat ateak zabalik ditu. Hala, urte osoan haien entrenamenduak ikustera joateko aukera dute hala nahi dutenek: Errenteriako Galtzarabordako eta Fanderiako igerilekuetan, Lezoko Altzaten eta Oiartzungo Elorsoron entrenatzen dute.
Are gehiago: igeriketa klubeko partaide izan nahi dutenek, bertan bi astez doan entrenatzen egon daitezke behin betiko izena eman aurretik. Horrela, edozein zalantza argitzeko edo informazioa lortzeko telefono zenbakia zabaldu dute Oarsoaldea Igeriketako lagunek: 610 00 08 03 (Xabi).
Horrez gain, Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteko kideek jakinarazi dute
webgune berria dutela.