Atzegizaleen eguneroko keinu txikiek adimen urritasuna duten pertsonentzat duten garrantziaz ohartarazi zuten.
Atzegiren kanpaina aurkeztu zuten atzo.
Atzegizaleagoa nahi dute kalea, horretarako abiatu du Atzegik aurtengo kanpaina KaleAtzegizale lelopean. Atzegizaleen eguneroko keinu txikiek adimen urritasuna duten pertsonentzat duten garrantziaz ohartarazi zuten atzo Xabier Olaskoaga plazan egindako agerraldian, eta horregatik, pertsona anonimo horien jarrerak aitortu eta eskertu zituzten: “Horiei esker, adimen urritasuna duten pertsonen egunerokoa errazagoa da”.
Jarrera positibo horiek orokortu nahi dituzte orain sentsibilizazio kanpainaren bidez. “Pertsonentzako harremantzeko moduan berebiziko garrantzia dute, eta eguneroko keinu txiki horiek, agurtu, hitz egin, irri egin, euren egunerokoagatik galdetzea, urritasuna duten pertsonen bizi kalitatean eragin handia du”, gaineratu zuten.
Urritasuna duten pertsonak diren bezala onartzeagatik eskerrak eman zizkieten azkenik Atzegizale guztiei.
Oarsoaldean 27 familia bazkide, 687 atzegizale eta 22 kolaboratzaile ditu Atzegik.