Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldien barruan lau antzezlan ikastekoa aukera gaurtik igandera bitartean.
Pasaiako 35. Umorezko Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz. Gaur Trintxerpeko alkateordetzan atonduko dute antzokia, Lolita Corina konpainiak
Brujas antzezlana aurkez dezan. 20:30ean hasiko da gaurko antzezlana, eta sarrerak 10 euro balio du, komediaz gozatu bitartean eskainiko duten mokadutxoa barne.
Bihar, Antxoko kultur etxera heldu dira umorezko antzerki jardunaldiak, emanaldi bikoitzarekin. Nagusano konpainiak
A pan y agua taularatuko du eta Sarean kateatuta
Nomofobikak taldekoak. Antxokoa, kafe antzokia da, eta tragoa egiteko aukera eskainiko dute antzezlanekin gozatu bitartean. Sarrerak 8 euro.
Igandean, goiz eta arratsaldez
Etzi bukatuko dira 35. Umorezko Antzerki Jardunaldiak, bi emanaldirekin. 12:00etan, Gudarien Enparantzan
Txatarra kale ikuskizuna eskainiko dute Malas Compañias taldekoak. Kaleko ikuskizuna mutua da, eta sarrera doan.
Aurtengo egitaraua Metrokoadroka konpainiak itxiko du
Su izan nahi antzezlanarekin. San Pedroko udal aretoan antzeztuko dute, 20:00etan. Sarrerak 8 euro balio du.