Azaroaren 19n bestalde, elbarritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute txapelketa Agustina Otaola pilotalekuan, 10:30etik 13:30era.
Iazko txapelketaren irdudi bat.
Euskal Pilota Egokitutako V. Mindara Txapelketa jokatu zuten pasa den larunbatean Agustina Otaola pilotalekuan, eta Euskal Pilota Egokitutako Mindara Eskolako Eneko Sagarmendia eta Ibai Castilla garaitu ziren.
Zarautz, Errenteria-Orereta eta Irungo pilotariek hartu zuten parte txapelketan eta giro paregabea sortu zuten pilotalekuan. Mindarak, Dibertsitate Funtzionala duten Pertsonak Artatzeko Gipuzkoako elkarteak parte hartzaile guztiak zoriondu eta eskerrak eman die.
Azaroaren 19n bestalde, elbarritasun fisikoa duten pilotariek jokatuko dute txapelketa Agustina Otaola pilotalekuan, 10:30etik 13:30era.