Trintxer Mendi Taldeak antolatu du ibilaldiaren XXIV. aldia
Igandean egingo dute Trintxerpen XXIV. Ulia Mendiola Ibilaldi Neurtua, urtero legez Trintxer Mendi Taldeak antolatuta.
08:00etan hasiko dira taldeak irteten, Trintxerpeko Euskadi etorbidetik, azoka paretik, eta inskripzioak han bertan egingo dituzte. Izen-emateak 3 euro balio du elkarteko bazkideentzat eta 5 euro gainontzekoentzat. Haurren kasuan 2,5 euro.
Ohi bezala, ibilaldia bukatuta bazkaria egongo da Trintxer elkartean, 14:30ean. Bazkarirako txartela 18 euro balio du.