Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Imanol Esnaola: «Estatus politikoa soilik euskal herritarrek erabaki behar dute»

Demoarsok azaroaren 6rako Oarsoaldean antolatu duen giza katearen atarian, deialdiaren ingurukoak argitu ditu iniziatibako bozeramaile Imanol Esnaolak

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/10/21
imanol esnola, gure esku dago

Imanol Esnaola, Demoarsoko bozeramailea

Demoarsok 10.000 lagun bildu nahi ditu azaroaren 6ko giza katean. Ez da lortzen erraza. Deialdia jarri dugu martxan eta masa kritiko nahikoa bildu dugu, eta orain aldarrikapen honi herritarrak batzea tokatzen da. Nola? Zer dugu eskaintzeko? Badia, bere aniztasunean. Eta ‘bere aniztasunean’ esateak badu bere garrantzia kasu honetan, hain zuzen ere, jendeari deitzen diogulako esanez ‘zatoz, zure sentsibilitatetik, denona den eta denontzat den zerbaitetan parte hartzera’. San Pedrotik Pasai Donibanera bitartean 8.400 metro inguru daude, eta biribildu eta 10.000 lagunen kopurua eman dugu, gero, jolas bat egiteko, 8.888 eta infinitu, alegia 8.000-10.000 bilduko gara, baina borondate hori infinitua da, ez da mugatzen, hain zuzen ere, adierazten dugulako, erabakitzeko eskubideak bidea ematen digula eta bide horrek ez dituela mugarik, baldin eta guk hori nahi edo hori behar badugu. Martxoko galdeketan %20tik gorako parte hartze baten bila baldin bagoaz, jende askok parte  hartu behar du kontsultan. Ulertzekoa da, edonola ere, loteslea ez den kontsulta batean, jendearen interesa ere oso aldakorra izatea. Horregatik, giza kateak  ere badu hari begira mobilizazio faktore bat, jendea jartzea martxoaren 19ra begira. Hirugarren arrazoia, finantzazioarekin lotua da. Kontsulta hau herritarrok antolatzen dugu. Ez dago inongo diru laguntza instituzionalik, berez, gainera, zigortua dagoelako Espainiako Gobernuaren aldetik. Dirua guk geuk bildu nahi dugu, kontsulta egunean dena ordaindu behar dugulako. Erabiliko den boligrafo bakoitza, orri zuri bakoitza… Herri kontsulta bat da, eta herritarrek eutsi behar diote. Zapiak oroigarri eta sinbolo gisa atera ditugu, eta baita finantzazio iturri gisa ere. Behar dugu jendeak zapiak erostea. Jendea mobilizatzetik harago, zer bultzatu nahi du azaroaren 6ko giza kateak? Askotariko argazkia lortu nahi dugu. Hemen ez dago bizitzeko modu bakar bat. Bizibide desberdinak ditugu, askotariko jatorriak, adin desberdinak… eta horietako desberdintasun bakoitzak badu jada nahikoa dimentsio autonomo izateko. Nola kateatzen ditugu dibertsitate horiek guztiak proiektu bakar baten inguruan, ikus dezaten bere partikularitate horretan badagokiela? Guk, beste gauza batzuen artean, eskualdean dagoen aniztasun hori bilatzen dugu. Jendeak uler dezala bere partikularitatetik badagoela helburu komun bat denoi dagokiguna. Eta aniztasuna bermatzeko  zein urrats egingo dituzue? Aniztasunaren helburuak Oiartzualdean kontsulta egiteko momentua iritsi arte ez du halako garrantziarik hartu, oso aitortu izan arren, hain zuzen ere, kasu honetan, besteetan ez bezala, aniztasuna biderkatzen delako maila askotan. Gure kasuan, ezinbestean da, praktikoa da;  edo lortzen dugu edo ez dago. Horrez gain, kontuan hartu behar da, herri bakoitza nor dela kontsultan, eta beraz, herri bakoitzak bere galdera erabaki behar du, bere batzordea du, bere harreman kanpainak daramatza aurrera… Herri bakoitza ari da hasieratik aniztasun hori lantzen. Ohikoa da aniztasun politikoa bilatzea, baina nik uste dut, hasieratik goazela politikotik harago biltzen, bizibide, sentsibilitate, joera edo zaletasun diferenteko jendea.
«Askotariko argazkia lortu nahi dugu, eskualdean dagoen aniztasuna…» «Korapiloak askatzeko ejerzitatu egin behar da, jokatu egin behar da» «Giza kateak jendea mobilizatu nahi du eta martxoaren 19ra begira jarri»
Gainera, Adosgune bat eratu genuen, hemendik aurrera protagonismoa hartuko duena. Adosgune horretan bildu ditugu 40tik gora lagun eta hor aniztasun zabala dago, besteak beste politikoa. Adosguneak gainbegiratuko du prozesu osoa, eta Adosgune horrek ez badu onesten planteatzen ditugun dinamikak, planteatzen ditugun irizpideak, protokoloak aplikatzeko moduak, ez du funtzionatuko. Giza katerako metodologia ere aniztasunari begira landu da. Herri bakoitzak, bere biztanle kopuruaren arabera, badu ibilbide zati bat, luzeagoa edo laburragoa. 100 metroko zatiak egin ditugu, herri bakoitzari planteatuz bere herria sektorializatzeko, eta ez soilik gonbidatzeko mobilizatzen den betiko parrokia, baizik eta bilatzeko, hain zuzen ere, sektore ezberdinak erakartzeko modu bat. 100 metroko 85 zati egin ditugu eta 85 zati horietako bakoitzak gonbidatu bat izango du, gutxi gorabehera sektore bati enfokatua. Nolabait ere zati bakoitzak bildu nahi dituen sektoreei zuzenduko zaizkio mezuak. Horren bitartez lortu nahiko genuke, gai honetan sentsibilitate gehien dutenez gain, beharbada urrunago daudenei ere iristea gonbidapena, eta gainera iristea gonbidapena bere etxekoen aldetik; kirol munduko pertsona bada, kirol munduko pertsona aktiboen aldetik; eta berdin irakaskuntza, kultura…
Imanol Esnaola, Demoarso

Imanol Esnaola, Demoarsoko bozeramailea

Gonbidatuek zein funtzio izango dute? Giza katearen zati bakoitzean egongo da gonbidatua, eta egongo dira bi arduradun. Gonbidatua, pertsona ezagun bat izango da. Boto paper bat eta boto kutxa bat aterako dira giza katearen mutur banatik Errenteriako Zumardira joango direnak, eta gonbidatu horri egokituko zaio boto kutxa eskuan hartu eta hurrengo gonbidatuari ematea bere boto kutxa. Beraz, gonbidatuak badu eginkizun sinbolikoa deialdian, eta eginkizun sinbolikoa ekitaldian. Zeintzuk izango diren jakinaraziko dugu. Sinbolo asko erabiltzen dituzue. Data bera ere, azaroaren 6a, ez da ausaz hautatua. Sinboloak bat baino gehiago dira. Dudarik gabe boto kutxarena da bat, eta bigarrena badia da. Badia, gure bizilekua izateaz gain, bada hainbat udalerri eta nukleo urbanoren batura, mendian gora hasi eta itsasoraino. Badia atea da, eta ez dugu ahaztu behar ate hori urte askoan Euskal Herriak mundura izan duen ate nagusia izan dela. Guk giza kateaz badia inguratzen dugunean mundari ere zerbait esaten diogu. Hirugarren sinboloa data da, eta oso garrantzitsua da. 83 urte betetzen dira euskal estatutu baten aldeko erreferenduma egin zenetik. Estatus politikoa zehazteko parte hartze ariketa hark, orain dela 83 urte, babes handia izan zuen eskualdean, gehiengo oso zabal batek babestu zuen. Gainera, emakumeek parte hartzeko aukera izan zuten lehen aldiz, borrokan irabazitako aukera. Europan sufragio unibertsalaren alde egon zen mugimendu baten aurrean guk ere gure pausoa eman genuen, eta beraz, badu sinbolismo garrantzitsu bat, 83 urte geroago esatea ‘hemen gaude’ eta ‘ez dugu etsi’. Gure arteko diferentzia guztiekin, ekonomikoak, sozialak eta politikoak, Gure Esku Dago-tik erakutsi nahi dugu gure herri honek baduela eskaera bat: herri honen estatus politikoa soilik erabaki behar dute euskal herritarrek beren borondate librearen adierazpenez. Azaroaren 6ko giza katearen ondotik herriz herri prozesu parte hartzaileak abiatuko dituzue galderak definitzeko. Nola gauzatuko dira?   Oinarrizko irizpide batzuk daude, eta metodologia bat dago. Herri bakoitzak bere galdera erabaki behar du: galdera argia izan behar du, eta inklusiboa. Garbi dugu kontsulta honetan bilatzen duguna, batez ere, herritarrak erabakitzen jartzea dela. Zer erabakitzen duten baino, erabakitzeko ariketa hori bilatzen dugu, eta erabakitzeko formula horretan, gainera, bilatzen dugu formula batek onespen nagusi bat lortzea. Galderek izan behar dute, irekiak, zabalak, argiak eta inklusiboak. Hortik aterako diren galderek gero ibilbide luze bat egin behar dute. Guk bilatzen dugu herritarrek eztabaidatzea. Gu ez gara autodeterminazio eskubidea eskatzen ari. Hemen korapiloak askatzeko ejerzitatu egin behar da, jokatu egin behar da. Bilatzen duguna da ahalik eta jende gehien bilduko duen galdera adostea, bereziki denen aurrean, gizartearen aurrean, eta zer esanik ez estatuaren aurrean, esateko hemen badagoela gehiengo bat, A edo B, baina hemen erabaki nahi duena. Horrek sekulako indar politikoa du, batzen dituelako independentzia zale gotorrenak eta batzen ditu estatuarekin lotura  bat nahi dutenak, baina garbi dutenak lotura hori herriaren borondatearekin egin behar dela. Eta urtarriletik aurrera kanpaina, etxez etxe. Etxez etxe, ezinbestean. Eta etxez etxe esaten dugunean esaten ari gara, kuadrillaz kuadrilla, parkez parke, tabernaz taberna… esaten ari gara, hain zuzen ere, ikusi behar ditugula herritarrak beste herritar batzuk animatzen. Mobilizatu behar dugu agian bere eguneroko ardurengatik horrelako gauza batera jarriko ez den pertsona hori. Modu atsegin eta abegikor batean jarri nahi dugu ahalik eta jende gehienaren aurrean. Beraz, etxez etxe ateak joko ditugu, koadrilak, enpresa batzordeak gonbidatuko dira, sare formal eta informal ahalik eta gehien.

Arraunlariek giza katera deitu dute

Arraunlariak, demoarso

Eskualdeko arraunlariak, azaroaren 6ko giza katera batzeko deia egiteko agerraldian.

Data hurbildu ahala atxikimenduen kopurua handitzen doa. Herenegun eskualdeko arraun elkarteek agerraldia egin zuten Donibanen, Demoarsok azaroaren 6rako antolatu duen giza katera batzeko deialdia egiteko. Etorkizuna irabazteko bidean talde lanaren garrantzia nabarmendu zuten arraunlariek, eta beraiekin batera arraun egiteko eskatu zieten herritarrei: «Oso ondo dakigu guztion eskuak batuz lortzen den indarra. Eta jakin badakigu guztion indar horiek batuz eta boga eginez baino ezin garela iritsi amesten ditugun helmugetara».

Astebururako deialdiak

Oiartzun 11:00. Herri batzarra, pleno aretoan. Ondoren, argazkiak Zuhaitzak iniziatibaren barruan. Errenteria-Orereta 11:30. Beraunen, zuhaitz  bat atondu eta photocall-a egingo dute. Zapiak eta giza katerako txartelak salduko dituzte eta esku orriak banatu eta informazioa zabalduko dute. Lezo 12:00. Donibane kaleko lokalaren inaugurazioa. Ondoren giza katearen aurkezpena. Pasaia San Pedro. Informazio mahaia  jarriko dute frontoian bihar eta etzi, 12:30ean, materiala saldu eta informazioa banatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.