Ordenantza fiskaletan, tasa horren gaineko %10eko igoera proposatu dute EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek.
Edukiontziak Agustinak auzoan.
Gobernu taldeak proposatu duen zabor bilketaren tasaren igoerari gehiegizkoa iritzi dio PSE-EEk.
Ordenantza fiskaletan, tasa horren gaineko %10eko igoera proposatu dute EH Bilduk eta Errenteria Irabaziz alderdiek: “Igoera horri, ekainean plenoak onartu zuen beste %10eko igoera gehitu behar zaio, beraz guztira, 2017.urtean %20ko igoera izango du beraz”.
Tasa horregatik urtean 98,38 euro ordaintzen dituen familiak datorren urtean 119,04 euro ordaindu beharko dituela esan du alderdi sozialistak: “Gure udalerria izago da ziurrenik Euskal Autonomi Erkidegoan tasa hori gehien igoko duena. Bizi ditugun garaietan ez zaigu egokia iruditzen”.