Demoarso prozesuarentzat lagungarri izango den lokala zabaldu dute gaur. Lezo azaroaren 6ko giza katerako prestatzen ari da.
Herritarrei azaroaren 6ko giza katearen gaineko xehetasunak eman dizkiete.
Gaur inauguratu dute Lezon
Demoarso prozesuari bultzada emateko baliagarri izango den lokala. Donibane kalean dago. Hamarnaka lezoar hurbildu da lokala ezagutzera. Azaroaren 6ra arte egongo da zabalik, Demoarso iniziatibaren barruko giza katea egin arte.
Lokala inauguratzeaz gain, herrian Demoarsoren barruan egindakoak azaldu dituzte ikus-entzunezko baten bidez, eta ondoren dinamikaren gaineko azalpen orokorrak jaso dituzte bildutakoek.
Esandakoen artean, giza katerako metroak erosteko aukera badagoela adierazi dute hitza hartu dutenek. Azaroaren 6ra arte egin daiteke erosketa, lokalean bertan: hilaren 24, 26, 38 eta 31n, eta azaroaren 2, 3 eta 4an eskuratu ahal izango dira, 18:30etik 20:00etara.