Japoniatik dakarten haiz sorgailu baten prototipoa deskargatu dute gaur Pasaiako portuan; piezak 300 tonako pisua du.
Pasaiatik Zangozara eramango dute prototipoa, energia berriztagarrien zentrora.
Oso pieza berezia deskargatu dute gaur goizean Pasaiako portuan.
BBC Amethyst ontzian iritsi da pieza, Hitachitik (Japonia). Haize-sorgailu bat da, 300 tonakoa. Prototipoa da eta bi lekutan soilik homologatu daiteke: AEBn eta Zangozako energia berriztagarrien zentroan.
Pieza deskargatzeko prozesua Tiba enpresak koordinatu du, Algeposako zamaketariaren laguntzaz. Aerosorgailua gutxienez astebetez egongo da portuan eta, Zangozara nola garraiatu zehaztu ondoren, hara eramango dute.
Zangozara bidean, garraio berezian
Portu Agintaritzak aurreratu duenez, garraio berezia izango da, zailtasun handikoa, eta pieza garraiatzeko hainbat egun beharko direla iragarri dute. Bi plataformek eta hiru kamioiek osatuko dute Zangozarainoko garraio berezia, guztira, 92 metroko luzerarekin.
Pieza homologatu egingo dute, eta ondoren, 2017ko maiatzean, Japoniara bueltatuko da.