Asteartean porturatuko da aurten Pasaian porturatuko den azken bidaiari ontzia; Pauillac-tik (Frantzia) dator, eta hemendik Bilbora joango da.
‘Adonia’-ren porturatzeak ikusmin handia piztu zuen Pasaian.
Datorren asteazkenean porturatuko da
Corinthian bidaiari ontzia Pasaian. 07:00etan iritsiko da portura, eta 23:00ak arte egongo da bertan, ondoren Bilbora abiatzeko.
Ontzia Pauillac-tik (Frantzia) dator, eta Bostoneko Grand Circle Cruise Line ontzi-enpresarena da. 98 bidaiarientzako lekua du eta nabigazio, komunikazio eta segurtasun arloko azken nobedadeekin hornituta dago, nahiz tamainan txikia izan. 89 metroko itsasontzi hau, 2009an berritu zuten eta Antartidan nabigatzeko aukera du.
Bidaia honetan 80 bidaiari daramatza ontziak, guztiak Ameriketako Estatu Batuetakoak. Barkuak 49 suite ditu, guztiak itsasora begira. Horrez gain, jatetxea, Internet zerbitzua, liburutegi bat, bi egongela, gimnasio txiki bat, boutique bat eta jacuzzi eta kafetegia du, terrazarekin. Bidaiarien bost pisuetara iristen den igogailu bat du, eta klinika txiki bat ere.
Asteazkenean badian porturatuko dena, aurten Pasaian eskala egingo duen azken bidaiari ontzia da. Portu Agintaritzak jakinarazi duenez, Pasaiako Portuak zortzi gurutzaontzien eskalak espero ditu datorren urterako. Denboraldia maiatzean hasiko dela aurreratu dute, “
Serenissima gurutzaontziaren etorrerarekin”.