Donostiako Eskola-Gurutziaga abesbatzaren hotsek beteko dute basilika, larunbatean 20:00etan hasita.
Eskola-Gurutziaga abesbatza eta Maria Magdalenaren Lagunak elkarteko kideak gaurko agerraldian.
Maria Magdalenaren Lagunak Elkarteak basilikan antolatu duen hurrengo kontzertuaren berri eman du. Oraingoan, Donostiako Eskola-Gurutziaga abesbatzaren hotsek beteko dute basilika, larunbatean 20:00etan hasita.
Jose Luis Insausti, elkarteko kide diren Izaskun Olaizola, eta Antxon Lasa eta abesbatzako, Ester Arroyo, Arantxa Zugasti eta Coro Urbieta izan ditu ondoan aurkezpenean. Eskola-Gurutziaga bi abesbatzen fusioaren emairza da, 1995ean elkartu ziren bi talde koralak. % abeslari, gizon eta emakumek, osatzen dute abesbatza eta Juan Jose Ocon da zuzendaria. Jaialdi eta lehiaketa ugaritan parte hartu du eta sari garrantzitsuak irabazi.
Ocon, Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendari titularra da.
Larunbatean eskainiko duten emanaldiaren gainean “publiko zabalari” begirako kontzertua izango dela esan dute Eskola-Gurutziaga abesbatzako kideak, “animatua izango da eta denetarik abestuko dugu: euskal musika, boleroak, Serraten kantak, rock and rolla,, abesti afrikarrak, latinoamerikarrak… “. Gogotsu datoz donostiarrak, Errenteria-Oreretan egingo duten lehen kontzertura.
Argiztapen berria
Basilikan zein horren kanpoaldean argiztapen berria jarri dutela eta hori larunbateko kontzertuaekinbatera inauguratuko dutela esan du bestalde, Insaustik: “Aplike guztiak aldatu ditugu eta LED sistema jarri dugu. Guztira hamar aplike jarri ditugu. Koroan aurretik zegoen lanpara estiloa errespetatu dugu berria jartzerakoan”. Kanpoaldean hiru foko jarri dituzte. Insasutik eskerrak eman dizkie basilikaren gainean elkarteak argitaratu zuen liburua erosi duten herritarrei, “ekarpena egin dutelako argiztapena aldatu ahal izateko”. Eskerrak eman dizkie ere, Hirigintza, Mantenu eta Kultura departamentuei, “lagundu digutelako”.