Hitzaldia eman zuen atzo, Lurgorri Kultur Elkartearen ekimenez Joseba Azkarraga politikariak hitzaldia eman zuen atzo, Jose Mari Azkarraga 'Lurgorri' errenteriarra nor izan zen ezagutarazteko.
Joseba Azkarraga, hitzaldia hasi berritan.
Errenteriako Lurgorri Kultur Elkartearen ekimenez, Jose Mari Azkarraga
Lurgorri errenteriarraren gaineko hitzaldia eman zuen atzo arratsean Joseba Azkarragak. Joseba, 1937an fusilatu zuten idazlearen, Lurgorriren, iloba da.
Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egindako ekitaldian Joseba Azkarragak Lurgorriren bizitza hainbat ataletan banatu, eta horien gaineko azalpenak eman zituen hamarnaka ikusleen aurrean.
Horrez gain, Lurgorriren gaineko erakusketa atzo bertan zabaldu zuten Merkatuzarren. Hilaren 29ra arte dago zabalik, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Izan ere Lurgorri elkartea errenteriarra zer eta nor izan zen zabaltzeko
jardunaldiak egiten ari da.