Solasaldi feministak, 'Bi te Artean'
Irati Mogollonek emango du lehen hitzaldia, azaroaren 5ean.
Antxoko Harremantxo talde feministak Bi Te Artean egitasmoa abiatuko du Antxon. Antolatzaileek azaldu dutenez, egitasmoaren bitartez, “eztabaidarako, elkarri ikasteko, konpartitzeko, antolatzeko, saretzeko, eragiteko… esparru zein eztabaida gaiak” plazaratuko dituzte.
Horretarako urtaro bakoitzean solasaldi bat antolatuko du talde feministak. Lehenengoa solasaldia azaroaren 5ean izango da. Irati Mogollon Garcia gonbidatu dute, ekonomia feministaz jarduteko. Hitzaldia kultur etxean izango da, 16:30ean, kultur etxean.
Hona egitasmoaren aurkezpen bideoa:
