Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gerra kronista, fusilatu zuten arte

Gaur 100 urte jaio zen Jose Mari Azkarraga Lurgorri errenteriarra. Berak idatzitako kronikak irakurri dituzte jaio zen etxe azpian.

asier perez-karkamo
Errenteria-Orereta
2016/10/29
Lurgorri Kultur Elkartea

Lurgorri Kultur Elkartea sortu dute aurten, haren izana balioan jartzeko

Gaur 100 urte beteko lituzke Jose Mari Azkarraga Lurgorri zenak. Errenteriako Biteri kaleko 16. etxean sortu zen 1916ko urriaren 29an eta 1937an hil zuten faxistek, fusilatuta. Abertzalea, idazlea eta gerra kronista izan zen, eta bere izanaren balioa aldarrikatu du gaur bere izena daraman Lurgorri Kultur Elkarteak. Errenterian jaio zen eta bizi kanpoan bizi bazen ere, errenteriarra zela esaten zuen aldiro Jose Mari Azkarragak. Madrilen Zuzenbideko ikasketak egin zituen eta bertan Euzko Ikasle Batzako presidente izan zen. Ondoren, 1936ko Jaurlaritzan parte hartu zuen, Kulturako Batzordeko kide gisa. Gerran parte hartu zuen, hil artean abertzaleekin borrokatu zen eta gerrako kronikak idatzi zituen Amayur, Euzko Langile, Gudari eta Euzkadi aldizkarietan. Eskoriatzan kuartel bat eratu zuen, Amayur batailoiaren zeluletako baten abiapuntu izango zena. Lurgorri bera frontean aritu zen, Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo. 1937an Ariztimuño konpainiako Komisario politiko izendatu zuten, eta gero San Andres izenekoan aritu zen kargu desberdinetan. Baina urte hartako irailean, Santoñako traizioa eta gero atzeman zuten faxistek. Irailaren 27an epaitu zuten eta epaiketa hartan ‘Nire aberria Euzkadi da’ aldarrikatu zuela ageri da kroniketan. 1937ko abenduaren 16an erail zuten, Derioko kanposantuko horma baten kontra fusilatuta. Lurgorri jaio zela mende bat bete denean, haren zenbait kronika entzuteko aukera izan da gaur jaio zen etxe parean, Lurgorri Kultur Elkarteak antolatutako omenaldian. Idazle eta kronista errenteriarraren figura balioan jartzeko sortu berri dute elkartea. Gaurko irakurraldian argi geratu denez, baliorik ez dute galdu Lurgorriren testuek.
Jose Mari Azkarraga Lurgorri 100 urte

Biteri kaleko 16 zenbakian jaio zen Jose Mari Azkarraga ‘Lurgorri’

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.