Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Merkatari eta ostalarientzako euskara eskolak egingo dituzte aurten ere

Ttur-ttur eta udalak antolatu dituzte euskara eskolak. Oinarrizko maila edo aurreratua aukera daitezke. Hilaren 20an itxiko da izena emateko epea.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/02
euskara-merkataritzara

Iazko parte hartu zuten merkatarietako batzuk.

Ttur-tturrek eta udalak, aurten ere, merkatari eta ostalarientzako euskara eskolak antolatu dituzte. Iazkoari jarraituta, ikasturte honetan ere oinarrizko maila eta aurreratua eskainiko dituzte. Azaroaren 20ra arte eman ahal izango da izena. Oiartzungo Euskara zinegotzi Ioritz Aizpururen esanetan, merkatari eta ostalarien sektorea euskalduntzea “estrategikoa” da. Iaz egin bezala, euskara eskola horiek Mamut eraikinean emango dituzte, Oarsoaldea Garapen Agentziak duen gela batean. “Han inguruan lan egiten duten merkatari eta ostalariek euskara eskolekiko interesa azaldu zuten iaz, eta erraztasunak emate aldera, erabaki genuen eskolak lantokitik ahalik eta gertuen eskaintzea”, zehaztu dute antolatzaileek. Hala ere, ez Ugaldetxoko merkatalgunean lanean ari direnei bakarrik mugatuko, Oiartzungo merkatari eta ostalari guztientzako izango baita. Horrela, 60na orduko iraupena izango dute oinarrizko mailako eskolek zein aurreratukoek. Lehenengoen kasuan, bezeroekin oinarrizko elkarrizketak izatea da helburua. Maila aurreratua aukeratzen dutenek, berriz, euskara pixka bat ulertzen dutenak izango dira, eta xedea ezagutzan sakontzea eta hitz egiten trebatzea izango da. Prezioa eta deskontuak Ikastaro bakoitzak 60 euroko kostua izango du. Oiartzungo establezimenduetako langileek beka jasotzeko aukera izango dute, eta gutxiengo asistentzia kopurua betez gero, udalak ikastaroaren %70 ordainduko die. Izena ematen dutenen artean erabakiko dituzte egunak eta orduak. Intxixu-AEK-ko irakasleek emango dituzte eskolak, eta ikasle taldeen finantzazioa bezala, udalak bere gain hartuko du kostua. Izena emateko, Ttur-tturekin jarri beharko da harremanetan. E-posta, telefono (943 26 01 82) edo Fermiñeneko bulegora agertuz jar daitezke harremanetan. Merkatari eta ostalariak animatu dituzte, “euskararen erabilerak euren establezimenduari kalitatea emango diolakoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.