Demoarsoren giza kateari begira familia argazkia egingo dute Lezon

Lezoko Gure Esku Dagok deialdia egin die giza katean parte hartuko duten lezoarrei Gurutze Santuaren plazan elkartu eta familia argazkia egiteko 11:00etan.

Gure Esku Dago Lezo

Lezoko Gure Esku Dago-ren agerraldi bat

Pasaiako badia inguratuko duen giza katea egingo du Demoarsok igandean martxoaren 19ko galdeketaren harira. Hori dela eta Lezoko Gure Esku Dagok deialdia egin die giza katean parte hartuko duten lezoarrei Gurutze Santuaren plazan elkartu eta familia argazkia egiteko. 11:00etan bilduko dira horretarako plazan bertan. Argazkia eginda, ebrriz, giza katearen metroak osatzen hasiko dira. 12:00etan hasiko da giza katea. Aurretik, 09:00etan hasita, txistulariek diana egingo dute herriko kaleetan barrena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.