Gasteizko Kaikuko grebaren gaineko informazioa banatuko du ELA-k

Kaiku KM0

Kaiku KM0

Gasteizko Kaiku KM0 enpresako langileak greba mugagabean daude, eta lau hilabete beteko dituzte bihar (uztailaren 5ean hasi zuten greba). Grebaren nondik norakoak azaltzeko, gaur, sozializazio kanpaina egingo du ELAk, eta hainbat puntutan informazioa ematen ariko dira, hala nola, Irunen, Leandro Agirretxe plazako BM supermerkatuan, 12:30ean. Bertaratzeko deialdia egin du sindikatuak. Langileek beste enplegu politika bat eskatzen ari dira: lan taldea egonkortzea, lan segurtasun eta garbitasun arauak betetzea, aparteko orduak bukatzea, egutegiak errespetatzea… Enpresak, ordea, greba legez kanpokotzat jo du eta grebalariak ordezkatu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.