Ekintza plana definitzen hasiko dira. Merkatariez gain, herritarrak ere gonbidatu dituzte asteazkeneko forora.
Taldetan banatu ziren mapatze kolektiboa egiteko.
Herriko merkataritza txikia suspertzeko egitasmoak aurrera jarraitzen du. Datorren asteazkenean ekintza plana definitzeko foro irekia egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan. Foroa 20:00etan hasiko da.
Gehienez ordu eta erdiko iraupena izango du batzarrak, eta merkatariez gain, herritarrei deia egin diete bertan parte hartzeko. Epe ertainera begira, merkataritza suspertzeko lan ildoak zehaztea da asteazkeneko foroaren helburua. Ekarpenak jaso eta lehenetsiko dituzte.