Lan horietatik 10ek eskuratuko dute saria, eta hori igandean jakinaraziko dute Niessen Kulturguneko auditorioan 18:00etan egingo duten ekitaldian.
Collar eta Landa gaurko aurkezpenean.
Ostegunetik igandera bitartean (hilak 10etik 13ra) egingo dute XXI. Errenteria Film Laburren Jaialdiaren, eta ostegunetik larunbatera lehiaketa fasera iritsi diren 34 lanak ikusteko aukera izango dute Niessen zinemetara hurbiltzen direnek. Lan horietatik 10ek eskuratuko dute saria, eta hori igandean jakinaraziko dute Niessen Kulturguneko auditorioan 18:00etan egingo duten ekitaldian.
Ion Collar Kultura zinegotziaren eta Laura Landa Kultura teknikariaren hitzetan, inoiz baino lan gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara, 310 guztira, “epaimahaiarentzat ez da batere erraza izan, kalitate handiko lanak izan baititugu esku artean”, eta zenbaki hori berrikuntza batekin lotu dute: Clickforfestivals plataforma digitalare bidez aurkeztu behar izan dituzte lanak zuzendariek. Azken horrek asko erraztu duela jaialdiaren zabalkundea eta filmak bidaltzeko modua azaldu dute.
Aukeratutako lanen artetik, sei dira euskarazkoak.
Ion Collar, Laura Landa, Arrate Rodriguez ilustratzailea, Menó Martin zinegilea eta Andoni Aguirregomezkorta aktoreak osatu dute epaimahaia.
Filma onenak saritzearekin batera, datorren igandeko ekitaldian Txama Muñozi, ibilbide profesionalari ohorezko saria emango diote. Emanaldiak doakoak izango dira, 19:etatik aurrera eta Collarrek herritar guztiak animatu ditu bertaratu eta lanekin gozatzera.
3,2,1… Atlantikaldian grabatzen
Lehiaketara aurkeztu dituzten film laburrekin batera, Atlantikaldiaren barruan OZ Zinemak antolatutako
3,2,1… Atlantikaldian grabatzen bideo espres lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango da.
Larunbatean, gainera, jaialdiaren barruan Queque aktoreak
Malditas canciones bakarrizketa egingo du Niessen Kulturgunean, 22:30etatik aurrera. sarrerak salgai daude 10 euroan.