Larunbateko partida irabazita, Ohorezko Mailara igaro da EPLE.
EPLEren pilotariak.
EPLEko Urmeneta eta Aranburuk garaipena lortu zuten larunbatean Agustina Otaola pilotalekuan. 22-13 bukatu zuten Lasarte-Oriako pilotari taldeko Artetxe eta Elolaren kontrako partida, eta horrenbestez, finala jokatuko dute datorren asteburuan.
Fanderia bete zuten jarraitzaileek herriko pilotariak animatzeko. Ez zuten partida erraza izan EPLEkoek, baina tarte handiarekin irabazi zuten azkenean. Urmeneta izan zen partidako onena eta azken aldian erakusten ari den maila altua erakutsi zuen final aurrekoan. Aranburuk seguru jokatu zuen atzeko koadroetan.
Larunbateko partida irabazita, Ohorezko Mailara igaro da EPLE. Igoera hori EPLEren lanaren emaitza dela esan dute arduradunek, “EPLE eta bertan parte hartzen duten taldeek egindako lanaren ondorio da igoera”.