Oarsoaldeko energia planaren barruan, eskualdeko etxebizitzen energia ikertuko du Izadi 21 enpresak Oarsoaldeko Garapen Agentziaren eskutik.
Lezo, Errenteria-Orereta, oiartzun eta Pasaiako hainbat etxebizitza aztertuko dituzte.
Oarsoaldeko energia planaren barruan, eskualdeko etxebizitzen energia ikertuko du Izadi 21 enpresak Oarsoaldeko Garapen Agentziaren eskutik. Izadi 21ek udalerri bakoitzeko auzo eta eremu bereizgarrienen aukeraketa bat egin eta bizitoki ezberdinen azterketa eta datuen bilketa lana egiten ari da, “ahalik eta emaitza homogeneo eta ordezkagarriena lortu ahal izateko”.
Azterketa horretatik abiatuta, eraginkortasun energetikoaren irizpideak aintzat hartuko dituen eraikuntzen zaharberritzea hobetzera zuzendutako jarduerak jasoko dituen programa diseinatuko dute. Aukeraketa egiteko garaian, etxebizitzetako energia kontsumo eta eragimkortasunean eragina duten aldagaiak hartu ditu kontuan Izadi 21ek, horien artean, etxebizitzen eraikitze urtea eta ezaugarri sozio ekonomikoak aztertu dituzte. Horren harira, 1980 urtea baino lehen eraikitakoak dira, “horietan aurki daitezkeen itxituretako ezaugarri termikoengatik”.
Hainbat bizitokitara bisten gainean informazioa ematen duten gutunak bideratu ditu Oarsoaldeak, eta Izadi 21 enpresak telefono bidez jarriko da harremanetan orain aukeratutako etxebizitzetako jabeekin bisiten egutegia adosteko.
Parte hartu nahi duten bizilagunentzat zabalik dago gainera proiektua, eta interesdunek harremanetan jarri beharko dute Izadi 21ekin horretarako 943 49 22 15telefono zenbakira deituta, “euren etxebizitzak energia azterketa egiteko baldintzak betetzen dituen ikusi eta bisita egiteko hitzordua finkatuko dugu horrela”.
Bisitak doakoak dira, eta teknikariek Oarsoaldeak izenpetutako egiaztapena eramango du aztertukod en etxebizitzara.