Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, bestalde, hitzaldia antolatu du ostiralean EHUko lan Zuzenbide Katedraduna eta Gizarte Segurantza zein pentsioetan aditua den Mikel de la Fuenterekin.
Duintasunak atzo egin zuen hileko lehen asteleheneko elkarretaratzea. Argazkia: Carrera.
Argi gorri guztiak pizten ari direla eta pentsioak mehatxupean daudela salatu zuen atzo Duyintasunak hileko elhen asteleheneko elkarretaratzean. PPk pentsioen dirua agortzear dagoela dion bitartean, gutxienezko pentsio duinak bermatzeari uko egin diotela EAJ, PP eta PSE-EE: “Onartezina da herritarren %25a izutu eta maehatxatzea, eta ez dugu onartuko”.
Pentsioen etorkizuna erabaki politikoen menpe dagoela jakitun, murrizketen bidea baztertzeko exijitu die alderdi politikoei Duintasunak, “hilabete bukaerara duintasunez iristeko behar adineko pentsioa bermatzea eskatzen diegu”. datuak ere eman zituen elkarteak. Egun 670.000 pentsiodun direla Euskal Herrian eta gehienek 108 euro baino gutxiagoko pentsioak dituztela salatu zuen.
Hitzaldia Mikel de la Fuenterekin
Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, bestalde, hitzaldia antolatu du ostiralean EHUko lan Zuzenbide Katedraduna eta Gizarte Segurantza zein pentsioetan aditua den Mikel de la Fuenterekin. Zapatero eta Rajoyren gobernuek ezarritako pentsio eta lan erreformaz mintzatuko da. Merkatuzarren izango da hitzaldia 18:00etatik aurrera.