Hondakinak bide publikoan utzi ez daitezen Antxon zaintza jarraitua ezarriko du udalak

Maiatzaren lehena kalean ezarriko dute zaintza, hondakinen udal ordenantza toki zehatz horretan "modu jarraituan" urratzen delakoan.

hondakinakPasaiako Udalak ohartarazi du Maiatzaren Lehena kalean, Blas de Lezo kalearen izkinan, edukiontziak dauden lekuan zaintza jarraitua ezarriko duela. Puntu horretan hiri-hondakinen udal ordenantza behin eta berriz urratzen dela dio udalak, eta hortaz, isunak jartzen hasiko direla ohartarazi dute. Udalaren arabera, udalerri osoan soilik gune horretan urratzen da ordenantza. “Puntu horixe da bakarra udalerrian non, modu jarraituan, etengabe, hondakinak bide publikoan uzten diren, nahiz eta aski leku badagoen hondakinak edukiontzietan uzteko”, nabarmendu dute Hondakinak edukiontzietatik kanpo uzten dituztenen erruz, “udalerriaren itxura itsustua gertatzen dela” iritzi dio udalak, eta inguruko herritarrek egin dituzten kexa ugariei erantzun asmoz, aipatutako puntua bereziki zaintzeko erabakia hartu dutela iragarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.