Saharan izandako esperientzietan oinarrituta idatzi du liburua. Egile eskubideen bitartez ateratako onura guztiak Mundubati joango zaizkio, Sahararako.
Paulinen liburuaren azala.
Jose Luis Paulin Oiartzunen bizi den medikuak lankidetzari buruzko liburua idatzi du,
Cooperación. Verdades, mentiras y vivencias de una ¿utopía? izenburupean.
Lankidetzari buruzko topiko, esaldi eta galderak argitzen saiatu da Paulin Bellaterra argitaletxeak argitaratutako liburuan, “itxurazko egitateak zalantzan jarriz eta desmitifikatuz”. Saharan hainbat urtez aritu da boluntario moduan, eta hango bizipen pertsonaletan oin. Lankidetzaren mundua maila batean edo bestean interesatzen zaienei dago zuzenduta: “lankidetzen hasteko bultzadatxoa behar dutenei; hastapeneko fasean daudenei; eta erabat murgilduta daudenei, haien ikuspegia osatzen laguntzeko”.
Egileen eskubideen bitartez lortutako onura guztiak Mundubat Gobernuz Kanpoko Erakundearen Saharako osasun proiektura bideratuko dituzte. Liburua Oiartzungo Urrats liburu dendan eros daiteke, baita Hego Euskal Herriko denda hauetan ere:
- Gipuzkoa: Donostia: Hontza, Fnac, Lagun, Donosti, Gipuzkoako Elkar guztietan.
- Bizkaia: Tintas eta Kai (Bilbo).
- Araba: Jakintza (Gasteiz).
- Nafarroa: Katakrak, Universitaria, Auzolan eta Gomez (Iruñea) eta Irrintzi (Lizarra).
Horiez gain, Hego Euskal Herriko Elkar denda guztietan eska daiteke, baita edozein liburu dendatan eskatuta ere. Horrez gain,
Bellaterra argitaletxearen webgunean ere eska daiteke, autorearen edo liburuaren izena bilatuta.