Interesdunek izena eman beharko dute eta ordaindu, hilaren 17a baino lehen. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 8 euro.

Zegaman ospatutako finalista egunean izan ziren aurreko irteeran Xoxolurrekoak.
Xoxolur Mendi Klubak irteera egingo du hilaren 19an. Bigarren irteera izango du hori eta Aranzazu-Urbia ibilaldia egingo dute parte hartzen dutenek. Interesdunek izena eman beharko dute eta ordaindu, hilaren 17a baino lehen. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 8 euro. Familia ugariek gehienez 36 euro ordainduko dituzte.
Ijurkoko kioskotik abiatuko dira 08:30ean eta antolatzaileek aldatzeko arropa eramatea gomendatu dute.