Orribakar lehiaketan bost maila daude, adin tarteka banatuta: 6-15 adin tartekoek parte har dezakete.
Lasterketan parte hartzen duten guztiek takilak eta dutxak doan erabiltzeko aukera izango dute, kiroldegietako harreran beren dortsala erakutsita.
Interesdunek izena eman beharko dute eta ordaindu, hilaren 17a baino lehen. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 8 euro.
Udalaren errondaren barruan izango dira gaurko bi auzo batzarrak.
Gianfranco Rosi zuzendari italiarraren Fuego en el mar (Fuocoammare) filma eramango du pantailara Ozzinemak.
Hilaren 20an Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, hurrengo astean Pasaiako barruti guztietan haurrentzako ekintzak programatu dituzte.
Bi hitzaldi eta tailer bat antolatu ditu SOS Arrazakeriak lan eta sexu esplotazioaz hausnartzeko.
Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak kontzertua emango du hilaren 19an. 20an, berriz, txistulariek kalejira egingo dute.