Gianfranco Rosi zuzendari italiarraren Fuego en el mar (Fuocoammare) filma eramango du pantailara Ozzinemak.
Fuocommare filma emango du Ozzinemak.
Ozzinema Zineklubak
Fuego en el mar (
Fuocoammare) filma eramango du pantailara datorren ostegunean (hilak 17). Gianfranco Rosi zuzendari italiarrarena da filma, eta Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza saria irabazi eta David di Donatello sarietan lau izendapen jaso ditu.
Filmari sarrera, Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako kideek egingo diote, Lampedusako esperientzia kontatuko dute bertan. Lampedusako Askavusa elkarteko kideek,
filmaren kritika egin dute. Filma 19:30ean izango da Errenteriako Niessen zinematan, 4 euroan.