Orribakar lehiaketan bost maila daude, adin tarteka banatuta: 6-15 adin tartekoek parte har dezakete.
OrriBakar lehiaketako iazko (2015) irabazleak.
Hirugarrenez abian jarri dute Orribakar Literatura Lehiaketa Lezon. 6-15 adin tarteko haur eta gazteentzat zuzenduta dago: parte hartzaileek orri bakar bateko lanak aurkeztu behar dituzte, euskaraz. Lezoko Andreone Udal Liburutegiak antolatu du sariketa. Lanak aurkezteko liburutegiko bazkide izan behar da.
Edozein genero literario onartuta dago: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Bost kategoriatan antolatu dute lehiaketa, honakoak:
- A maila: 6 eta 7 urtekoak.
- B maila: 8 eta 9 urtekoak.
- D maila: 10 eta 11 urtekoak.
- E maila: 12 eta 13 urtekoak.
- F maila: 14 eta 15 urtekoak.
Kategoria bakoitzean bi sari emango dituzte, liburuak erosteko 100 euroko bonoak hain zuzen.
Lanak hilaren 21etik 25era aurkeztu behar dira (biak barne) Lezoko Udal Liburutegian. Baldintza zehatzak ezagutzeko Lezoko Udalaren webgunean
liburutegiak duen atalera joan behar da. sari banaketa, berriz, abenduaren 16an egingo dute, 19:00etan, Andreonen.