Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Behobia-Donostia] Probatu dutenek baietz erantzun dute

Beste herri lasterketa guztietan bezala, Behobia-Donostian ere gero eta handiagoa da emakumeen parte hartzea; ‘Heuk proba ezan’ programak bultzatuta emakume asko animatu dira korri egitera azken urtetan.

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta
2016/11/11
Baietz, Behobia-Donostia

Baietz taldeko emakumeak, taldean entrenatzearen onurak nabarmendu dituzte.

Urtetik urtera goraka doa emakumeen parte hartzea Behobia-Donostia lasterketan. Aurten, gainera, emakumeek marka hautsi dute: izena eman duten korrikalari guztien artean %23,4 dira emakumeak. Datuak erakusten dutenez, gainera, gorantzako bilakaera etengabea da azken urtetan. 1999 urtean %10koa zen emakumeen parte hartzea Behobia-Donostian, baina 2013. urtea dute lasterketaren antolatzaileek mugarritzat, urte hartako igoera nabarmena izan zelako,  %18,5eko parte hartzea lortzeraino. Hortik aurrera, berriz, urtez urte ari da gora datua. Bilakaera hori, baina, ez da berez eman. Borroka askoren emaitza ez ezik, iniziatiba zehatz mordo baten ondorio ere bada. 2008. urtean, esaterako, Fortuna Kirol Klubak bultzatuta Heuk proba ezan  programa jarri zen martxan, hain zuzen ere, emakumeen artean kirol praktikarako joera sustatzeko asmoz eta korrika mundurako hurbilketa errazago bat lortze aldera. Helburua lortzeko bidean, emakumeentzako entrenamendu gidatuak eskaintzen hasi ziren, eta iniziatibak harrera oso ona izan zuen hasieratik. Fortunan bertan atletismo saila berreraikitzea ekarri zuen iniziatiba hark. Baina hori soilik ez. Iniziatiba donostiarra beste herri askotara esportatu zuten, Hondarribira edo Errenteriara kasu. Baietz, EATren taldea Heuk proba ezan programaren testuinguruan sortu zen Errenteria-Oreretako Baietz emakume taldea, gaur egun, Errenteriako Atletismo Taldearen barrukoa (EAT). «Hainbat herritan antolatu ziren taldeak. Aktibitatea doakoa zen, Fortunak begiralea jartzen zigun eta Errenteriako Udalak kiroldegiko dutxak erabiltzeko baimena ematen zigun», gogoratu du Baietz taldeko Virginia Rodriguezek. Gerora, baina, aktibitateak doakoa izateari utzi zion. «Orduan erabaki genuen EATrekin hitz egitea eta beso zabalik hartu gintuzten», gaineratu du. Gaur egun askotariko emakumeak biltzen dira taldean, interes, lanbide, eta zaletasun oso bestelakoekin, baina ia denek dute helburu komun bat: «Guretzako denbora tarte bat gordetzea, eta sasoian egotea». 30 eta 60 urte artekoak biltzen direla nabarmendu du Rodriguezek eta denak desberdinak «amonak, ezkonduak, ezkongabeak, potoloak, argalak, euskaldunak eta atzerritarrak… finean, emakumeak». Entrenatzaileak entrenamendu pertsonalizatuak prestatzen dizkie, helburuen arabera taldeak antolatuta, eta lan komun bat denek egiten duten arren, bada ere jarraipen espezifikoa. Igandeko lasterketa prestatzeko bi lan mota egin dituzte; «batetik serieak potentzian hobetzeko, eta bestetik korrika saioak erresistentzia handitzeko», eta espektatibei erreparatuta, desio orokor parea: «Lasterketa ahal den hoberen bukatzea, eta iazko bero sapa ez egitea». Taldean hobeto Taldean aritzeak abantailak baino ez dituela uste dute Baietz taldeko partaideek: «Ez da soilik korri egitea. Elkarri lagundu, hitz egin, konpartitu… gehiago ezin duzula uste duzunean beti duzu ondoan lagunduko zaituen baten bat». Gakoa «ezintasunari beldurra galtzea» dela iritzi diote Baietz taldeko emakumeek, eta horretarako taldean korri egitea oso onuragarri dela uste dute: «Ez da soilik jarduera fisikoa, mentalki oso lagungarria zaigu», goraipatu dute. «Menopausia, gernu-galerak, seme-alabak, gurasoak… Askotan jorratzeko zailak diren gaiak dira, eta gurea bezalako talde batean askoz errazagoa da horiek guztiak konpartitzea». Baietz taldean ateak zabalik dituztela esan dute, eta probatu nahi dutenentzako honatx gonbidapena: «Agujetak eta giro ona bermatuta».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.