Pasaitar azkarrenak, Xabier Yarza mutiletan eta Ana Cruz emakumetan

Pasaian iazko irabazle berberak ditu Behobia-Donostiak.

Jabier Dominguez, behobia-donostia

Jabier Dominguez pasaitarra (ezkerrean), bederatzigarren postuan sailkatu da Itsuen B2 kategorian.

Pasaitarren artean errepikatu egin da iazko podiuma. Iaz bezala aurten ere Xabier Yarza (1:15:04) izan da azkarrena mutiletan eta emakumetan Ana Cruz antxotarra (1:28:01) iritsi da helmugara lehen postuan. Ogi Berri Azkuene taldeko hirukotea nagusitu da nesketan aurten. Bigarren Ima Cruz izan da (1:28:01), eta Edurne Jauregi hirugarrena (1:38:54). Gizonen artean, berriz, Xabier Ruiz de Aretxabaleta izan da bigarren (1:15:19), eta Beñat Lekue hirugarren (1:18:09). Elbarrien kategorian, bestalde, Jabier Dominguez Entenza (01:42:52) bederatzigarren izan da Itsuen B2 kategorian. Pasaitarren sailkapena Gazteen sailkapena Patinatzaileen sailkapena Galeria  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.