98 oiartzuarrek hartu zuten parte Behobia-Donostia lasterketan. Eskudero eta Zubizarreta izan ziren onenak.
98 oiartzuarrek hartu zuten parte atzo Behobia-Donostia lasterketaren 52. ekitaldian. Javier Eskudero bigarren mailako beteranoa izan zen gizonen artean onena, ordubete, hamabi minutu eta 51 segundoko markarekin. Emakumerik onena, berriz, Agurtzane Zubizarreta izan zen (1:33:40). Bestalde, Oihana Urdanpilletak irristatzaileen lasterketan hartu zuen parte, 144. bukatu zuen, ordubete, hamazazpi minutu eta 32 segundoko markarekin.
Lasterkarien sailkapen guztia ikusteko,
sakatu esteka.
Hiru gizon oiartzuar onenak
- Javier Eskudero.
- Martxel Bereau.
- Aritz Urdanpilleta.
Hiru emakume oiartzuar onenak
- Agurtzane Zubizarreta.
- Ana Garcia.
- Onintza Mitxelena.