'No es nada' izan da film laburrik onena

Antonio Cortesen No es nada film laburrak jaso du Errenteria Film Laburren Jaialdiko zuzendaritza onenaren saria.

XXI. Film Laburren Jaialdiaren sarituak atzoko ekitaldian.

XXI. Film Laburren Jaialdiaren sarituak atzoko ekitaldian.

                            Jose  Antonio Cortes hondarribiarrak No es nada film laburrak jaso du Errenteria Film Laburren Jaialdiko zuzendaritza onenaren saria. Atzo egin zuten sari banaketa, eta Julen Mendoza alkateak eman zion saria Cortesi. Fikziozko film laburrik onenaren saria, berriz, Javier Fesserren 17 años juntos filmarentzat izan zen, eta Dario Perez Morenoren Portrait of a wind-up maker izan da animaziozko film laburrik onena. Euskarazko film laburrik onenak ere izan zuen saria atzo Niessen kulturgunean egindako ekitaldian, Hamabietan duelua Unai Guerraren lanak eskuratu zuen saria. Dokumental onenarena, Recauchutados,  Carlos Caro zuzendariarenak jaso du eta gazte film onenaren saria, El canto de la reina, Ines Espinosaren lanak. Ruben Sainzen Cirilo filmak bi sari jaso ditu, publikoarena eta Oarsoaldeko film labur onenarena. Aktore onenek ere jaso dute saria: Gizonetan Stefan Pleppek Risky game filmean egindako lanarengatik; eta emakumeetan, Susi Sanchezek, Tras bambalinas filmean egindako lanarengatik. 1,2,3… Atlantikaldian grabatzen lehiaketako sariak Atlantikaldiaren barruan  Ozzinemak lehiaketa antolatu zuen eta bertara aurkeztutako lanak ere atzo saritu zituzten. Adrian Perea eta Paula Lazarok zuzendutako El amor es jodido lanak irabazi du lehiaketa. Ayar Salazarren, Ni Maria naiz lanak bigarren saria eskuratu du, eta Iñigo Salaberria, Miren Plata eta Irvin Boneten Code lanak, hirugarrena. Film laburren sari banaketaren barruan, aipamen berezia egin zioten antolatzaileek Txema Muñozi bere ibilbide profesionala dela eta. Kimuak, film laburren banaketarako programaren zuzendaria da Muñoz, eta euskal film laburrak munduan barrena zabaltzeko egiten duen lana goraipatu zuten atzoko ekitaldian.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.