Urmenetak eta Aranburuk ez dute garaipena lortu

Lazkaoko pilotariak hasieratik izan ziren nagusi partidan eta 5-22 utzi zuten markagailua.

UrmenetaIdiazabalgo pilotalekuan.

UrmenetaIdiazabalgo pilotalekuan.

Finala jokatu zuten Batzokiko Urmeneta eta Aranburuk  Lapkeko Zubizarreta eta Garmendiaren kontra asteburuan Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, baina ezin izan zuten garaipenarekin itzuli Errenteria-Oreretara. Lazkaoko pilotariak hasieratik izan ziren nagusi partidan eta 5-22 utzi zuten markagailua. Irabazi ez badute ere, txapelketa bikaina egin dute errenteriako pilotariek eta Ohorezko Mailara igotzea ere lortu dute. Paleta Goman Batzokiko TK taldeko Mitxelena eta Labordetak maila mantendu dute  Fanderian Loiolatarra taldea garaituta, 25-24. Bigarren Mailako finalaurreko joaneko partida galdu zuten Larralde eta Ormaetxeak 25-23 Egiguren eta Lopetegiren kontra. Bueltako partida Fanderian jokatuko dute aste honetan. Zortzi garaipen eta zazpi porrot izan dituzte Errenteriako pilotariek asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.