Migrazioaren gaineko ideiak apurtzera dator Herrien Astea
Hitzaldiak, migrazioarekin eta errefuxiatuen krisiarekin lotutako testigantzak, gosariak, kontzertuak, diapositiba emanaldia, antzerkia eta afariarekin osatu dute astea, eta eskulan kolektiboa ere egingo dute hilaren 26an.
- 10:30: Gosaria. Instituzioen papera migrazioaren aurrean. Gonbidatuak: Lampedusa, melilla, Grezia….
- 19:00: Diaporama. Francesco Piobbichiren Disegni dalla frontiera
- 10:30: Gosaria. Humanitarismotik harago. Aurrera begira zer? Aurrera begira elkarlan sarea sortzea dute helburu Erreteria-Oreretako eragileekin (SOS Arrazakeria, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak…)
- 19:00: Hitzaldia, Mugetan esperientziak Lampedusan, Melillan eta Grezian lanean aritutakoek aktibista eta mugimendu sozial gisa egindako lana partekatuko dute.
- 20:30: Kontzertua Lampedusako Giacomo Sferlazzorekin.
- Genero indarkeriaren aurkako eguneko manifestazioarekin bat egingo dute.
- 12:00-14:00: Eskulan kolektiboa Zumardian, Harresiak desegin, harremanak eraiki. Haur, gazte eta helduek batera eskultura erraldoia eraikiko dute, Zumardiko erreka zubian zintzilikatzeko. Arropaz gorpuztutako oihalezko eskultura izango da. Parte hartzeko, kamiseta, gona, prakak, soinekoak… eramateko eskatu dute. (Euria egiten badu Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian).
- 19:00: Antzerkia. Zapatak lana Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otsoarekin.
- 21:30: Afaria Txintxarri elkartean Kultura ezberdinak dastatuz goiburuarekin. Ukrania, Nepal, Maroko eta Venezuelako platerez osatutako menua izango da. Ondoren Errumaniako musika izango da. Erreserbak afarirako Mikelazulon egin behar dituzte interesdunek.