Bost film labur emango dituzte gaurko emanaldian, 20:00etatik aurrera, Trintxerpeko alkateordetzan.
Larunbatean ponentzia aurkeztuko dute Donostian, eta online jarraitzeko aukera egongo da bibliotekan. Hilaren 23an, herriko eztabaidagunea bilduko da.
Landarbaso, Andra Mari eta Zaria abesbatzak, Errenteria Musikalek, Karnaba Otxoteak, Txistulari Bandak, eta Amulleta Danborarren kofradiak bat egin dute.
Kantu jira 12:30ean abiatuko da, Aiton Bordatik.
Santa Klara kaleko galtzada-harriak kendu eta asfaltatu egingo dute, horretarako, lanean ari dira atzotik.
Hitzaldiak, migrazioarekin eta errefuxiatuen krisiarekin lotutako testigantzak, gosariak, kontzertuak, diapositiba emanaldia, antzerkia eta afariarekin osatu dute astea, eta eskulan kolektiboa ere egingo dute hilaren 26an.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna egingo da hilaren 25ean. Horren harira antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dute lau udalek.
Ander Iriarteren dokumentalak bere burua ezkertiar eta abertzaletzat duten oiartzuarren testigantzak jasotzen ditu.