Migrazioaren gaineko ideiak apurtzera dator Herrien Astea

Hitzaldiak, migrazioarekin eta errefuxiatuen krisiarekin lotutako testigantzak, gosariak, kontzertuak, diapositiba emanaldia, antzerkia eta afariarekin osatu dute astea, eta eskulan kolektiboa ere egingo dute hilaren 26an.

Herrien Astearen irudi bat.

Herrien Astearen irudi bat.

Mikelazulo Kultur Elkarteak prest du Herrien Astea, 22. astea izango da, eta aurten migrazioaren gaineko ideiak apurtzea du helburu elkartasun eraldatzailearen topaketen bidez. Horretarako,  migranteen errealitatea zuzenean ezagutzen duten Lampedusa, Melilla eta Greziako hainbat elkarteetako kideek hartuko dute hitza. Hilaren 21ean hasita, hitzaldiak, migrazioarekin eta errefuxiatuen krisiarekin lotutako testigantzak, gosariak, kontzertuak, diapositiba emanaldia, antzerkia eta afariarekin osatu dute astea, eta eskulan kolektiboa ere egingo dute hilaren 26an. Mikelazulok herritar guztiak deitu ditu parte hartzera astearen barruan antolatutako ekintzetan. Herrien Astea Hilaren 22a, asteartea.
  • 10:30: Gosaria. Instituzioen papera migrazioaren aurrean. Gonbidatuak: Lampedusa, melilla, Grezia….
  • 19:00: Diaporama. Francesco Piobbichiren Disegni dalla frontiera
Hilaren 23a, Asteazkena.
  •  10:30: Gosaria. Humanitarismotik harago. Aurrera begira zer? Aurrera begira  elkarlan sarea sortzea dute helburu Erreteria-Oreretako eragileekin (SOS Arrazakeria, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak…)
  • 19:00: Hitzaldia, Mugetan esperientziak Lampedusan, Melillan eta Grezian lanean aritutakoek aktibista eta mugimendu sozial gisa egindako lana partekatuko dute.
Hilaren 24a, osteguna.
  • 20:30: Kontzertua Lampedusako Giacomo Sferlazzorekin.
Hilaren 25a, ostirala.
  • Genero indarkeriaren aurkako eguneko manifestazioarekin bat egingo dute.
Hilaren 26a, larunbata.
  • 12:00-14:00: Eskulan kolektiboa Zumardian, Harresiak desegin, harremanak eraiki. Haur, gazte eta helduek batera eskultura erraldoia eraikiko dute, Zumardiko erreka zubian zintzilikatzeko. Arropaz gorpuztutako oihalezko eskultura izango da. Parte hartzeko, kamiseta, gona, prakak, soinekoak… eramateko eskatu dute. (Euria egiten badu Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian).
  • 19:00: Antzerkia. Zapatak lana Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otsoarekin.
  • 21:30: Afaria Txintxarri elkartean Kultura ezberdinak dastatuz goiburuarekin. Ukrania, Nepal, Maroko eta Venezuelako platerez osatutako menua izango da. Ondoren Errumaniako musika izango da. Erreserbak afarirako Mikelazulon egin behar dituzte interesdunek.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.