'Echevarriatik Etxeberria'-ra eskainiko du gaur ETB1ek

Ander Iriarteren dokumentalak bere burua ezkertiar eta abertzaletzat duten oiartzuarren testigantzak jasotzen ditu.

Ander Iriarteren (Oiartzun, 1986) 2014an estreinatutako Echevarriatik Etxeberriara dokumentala eskainiko du gaur gauean Euskal Telebistaren lehen kateak, 22:20etik aurrera. Oiartzunen bizi edo oiartzuar diren hainbat lagunen testigantzak jaso dituzte. Denak dira ezkerrekoak eta abertzaleak, bakoitza bere modura, eta euren testigantzak jaso zituen Iriartek. Horiez gain, Joseba Zulaika eta Ludger Mees unibertsitate irakasleen adierazpenak ere agertzen dira filmean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.