Kantu jira 12:30ean abiatuko da, Aiton Bordatik.
Lezoko kantu jirako irudia, artxibokoa.
Ikasturtea hasi zenetik hirugarren kantu jira egingo dute larunbatean Lezon. Ohikoa den bezala, 12:30ean aterako da euskal kantuen zaleen segizioa Aiton Bordatik.
Aiton Borda atzean utzita, Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egingo dute abeslariek. Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute kalejira.
Larunbat honetarako honako abestiak prestatu dituzte jardueraren antolatzaileek:
Oi, Pello Pello;
Iparragirre;
Bake mina;
Urrundik;
A, a, a, ardo gorri Naparra;
Goizuetan;
Maitiak galde egin zautan;
Pasaiako herritik;
Kantari euskalduna.