Txema Murugarrenek diskoa aurkeztuko du bihar De Cyne Reynan.
Txuma Murugarren errenteriarrak
Zerbait ari da gertatzen hor disko berria aurkeztuko du bihar De Cyne Reyna tabernan. “Bizitzak jipoitzen zaitu, uste baino gehiago, biluztu eta umildu, zure benetako tamainara egokitu”. Ebidentzia horren gainean eraiki du Murugarrenek diskoa, aurreko lanetik,
B aldeko kantuak diskoa atera zuenetik sei urtera. Soinu sendo eta garratzak bildu ditu azken lanean errenteriarrak.
Natxo Beltran izan du baterian, Ekaitz Hernandez baxuan, Mikel Rairez gitarran eta Rafa Aceves teklatuetan. Gaizka Isunza Audience taldeko partaideak ere hartu du parte azken dizkoan, eta Asier Ituartek haize tresnak jo ditu hainbat kantutan.
Kontzertua bihar, osteguna, 22:30ean.