Herritarrek egin dute hautua. Errenteria-Orereta musikal erraldoia bihurtuko da Inauterietan, aukera horrek proposatutako seiren artean bozka gehien jaso dituena izan delako.
Inauterietako Batzordeak agerraldia egin zuen erabakia jakianarzteko atzo.
Herritarrek egin dute hautua. Errenteria-Orereta musikal erraldoia bihurtuko da Inauterietan, aukera horrek proposatutako seiren artean bozka gehien jaso dituelako. Atzo arratsaldean jakinarazi zuten herri galdeketaren emaitza Inauterietako batzordekideek. 312 lagunek egin dute Musikalak gaiaren alde, Akelarrea (252 bozka), Erdi Aroa (219), Zoologikoa (216), Pokemon (188) eta Espazioaren (69) aurretik.
Guztira 1.256 bozka jaso dituzte batzordeko kideek, 516 interneten bidez eta 740 paperean. Parte hartzearekin “gustura” azaldu da Inauterietako batzordea, “botu kopuru handia baita”.
Erabakia jakinarazita, dei egin zieten atzoko agerraldian herriko taberna, saltoki, kuadrilla eta norbanakoei Musikalak gaia ardatz hartuta euren mozorroa prestatzeko. Oilarqueen, Asteme eta Katukorekin batera egitarau zabala eta anitza prestatzen hasia dela jada gaineratu du Inauterietako Batzordeak.