Azken txanpa hartuko du gaur Ikuskak

Sail ofizialeko azken lanak gaur emango dituzte.

Le-methode-Greenberry-1Zinemazaleek gaur plan ederra dute Trintxerpen. Ikuskak emanaldi bikoitza programatu du gaurko. Lehena, 20:00etatik aurrera sail ofizialaren lehiarako hautatu dituzte sei filmen emanaldiarekin, eta bigarrena, gauena, 22:30ean, Jakin mina pizten duen bat izenburupean beldurrezko eta intrigazko zazpi film labur ikusteko aukera izango da. Film laburren jaialdia bihar bukatuko da. 19:00etan jakinaraziko dute epaimahairen erabakia, eta ondoren sari banaketa izango da. Azkenik film labur sarituen proiekzioa izango da. Emanaldiak, beti bezala, Trintxerpeko alkateordetzan, doan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.