Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Harmailetan ere, jarrera ona

Oarsoaldeko Kirol Mahaiak "tonu baikorreko" bideoa argitaratu du, haur eta nerabeen partidetan gurasoek eta ikusleek jarrera egokia izan dezatela eskatzeko.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/18
harmailetako jarrera ona

Kadeteen lehen mailako Touring-Allerru, pasa den larunbatean.

Konpromisoa eta ardurak hartzea, talde lana bultzatzea, saiatzea, ongi pasatzea, adiskidetasuna sustatzea… Kirolak balio positibo asko transmititzen dizkie haur, gazte zein helduei. Batzuetan, baina, bestelako eragin ezkorrek ur zikinez zipriztintzen dute kirola. Eta, zelai edota kantxetara begiratu beharrean, harmailetara zuzendu behar da hatz salatzailea. Kirolaren balioak baino gehiago, kasu batzuetan kontrako guztia helarazten baita kirol jardueren ikusleen sektoretik: behe mailetako hooliganismoa. Oarsoaldeko lau udalerrietako —Errenteria-Orereta, Pasaia, Oiartzun eta Lezo— agente tekniko eta politikoak biltzen dituen Oarsoaldeko Kirol Mahaiak horrelako jarrerei aurre egiteko, eta, batez ere, haiei aurre hartzeko minutu pasatxoko bideo sinple bat argitaratu du. Mezua argia da: jarrera egokia izan behar da harmailetan, denon hobe beharrez. Ibai Saavedra Pasaiako Udaleko kirol teknikaria da, eta, ondorioz, Oarsoaldeko Kirol Mahaiko partaidea. Azaldu duenez, foro horretan eskualdeari dagozkion gai komunak aztertzen dituzte. Ez du entitate juridiko berezirik, ez da ofiziala, baina eskualdeko eragileek euren iritzi, proposamen eta kezkak partekatzeko espazio komuna da. “Kirol Mahaia lantalde bat gara, eta azkeneko urteetan harmailetako jarreraren gaia mahai gainean egon da hainbat momentutan”, jakinarazi du. Batez ere hainbat gurasok izan dezaketen jarrera desegokiak kezkatzen ditu. Saavedrak zehaztu du Bizkaian izan direla arazo larriak: “Larritasun hori, bereziki, partidetan azaleratu da, eta larritasuna haurrak zahartzen diren heinean handitzen da”. Horregatik, bideoa egiteko erabakia “ez da egoera latz batetik ateratakoa” edo horren ondorioa: “Guk lan hau egin dugu prebentzio mailan, ikusita gurasoen jarrerak desegokiak izateko aukera egon litekeela”. Prebentzioa bilatzen duen bideo hori, “batez ere”, kirol instalazioetako harmailetan egoten diren guraso, gainontzeko senide eta ikusleei zuzenduta dago, oro har. Eskola Kiroleko norgehiagokaren bat edo kirol federatukoren bat ikusten dituzten edonori. Eskola Kirolari dagokionez, eskualdeko lau udalerriek batera kudeatzen dute programa hori. Aurten, 8 eta 12 urte arteko 2.757 haur ari dira parte hartzen kirol programa horretan. Horrez gain, kirol federatua eta gainontzeko jarduerak kontuan hartu behar dira. “Eskola Kirolaren esparruan oso identifikatuta dauzkagu gure kirol instalazioak. Beti teknikariren bat egoten da kirol instalazio bakoitzean, partida guztien antolakuntza koordinatzen. Horrez gain, eskualde osoan eskolen batzorde bat dago”, esan du Saavedrak. Eskola Kirola, beraz, “oso kontrolatuta” daukate, eta jarrera desegoki gutxi egoten direla baietsi du. Arazorik gertatzen bada momentuan bertan esku hartzen dela gaineratu du: “Momentuan hartzen dira erabakiak, eta gurasoekin hitz egiten da. Bestela, eskolen bitartez ere jartzen gara harremanetan”. Oiartzualdean denboraldiz denboraldi jokatzen diren ehunka partidetan arazo larririk ez dela egon berretsi du, baina jarrera guztiak ez dira beti egokiak izan: “Jarrera desegokiak azaleratu direnean, normalean gurasoek beren seme-alabekin izan dituztenak dira: begirale eta entrenatzaileen figuraren gainetik jartzen saiatzen dira. Bestela, epaileen erabakien kontrako oihuak eta irainak egoten dira”. Kirol federatuan ere horrelako kasuren bat egon dela jakinarazi du. “Gazteek adinean aurrera egin ahala, arazoak ugaritzen dira. Guk ez dugu hori nahi, eta denen artean partekatzeko sortu dugu bideoa, Eskola Kirolean, kirol federatuan edo dena delakoan”, nabarmendu du. Gurasoak, guraso Harmaila batzuetan gurasoek hooligan jarrera izanez gero zein paper jokatu behar duten gogorarazi diete: “Gurasoei eskatzen diegu jarrera aldatzeko, eta guraso papera bete dezatela: beren papera, azken finean, familia girokoa da; ikusleak dira, seme-alabak animatu behar dituzte, eta eredu izan behar dute”. Horrela, gurasoak, entrenatzaile edo begiraleekin eta epailearekin batera, “erreferente” direla aldarrikatu du Saavedrak. “Alde horretatik”, zehaztu du, “gure prebentzio lan hori egin dugu kontzientzia hartzeko euren papera oso garrantzitsua dela, eta beste euskarri bat direla. Hori da gure kanpainaren helburua”. Joan den astean argitaratutako bideoarekin “hausnarketarako eremu bat zabaldu” nahi izan du Oarsoaldeko Kirol Mahaiak, gurasoak kontura daitezen horrelako jarrerak ez direla “batere eredugarriak”, batez ere haur eta nerabeen partidetan. Gurasoek bideoa ikusten dutenean —”Whatsapp bidez, edo Youtuben, edo elkarteek partekatzen dutenean”— kontzientzia hori hartu beharko luketela esan du. Donostian ere, antzera Oarsoaldeko Kirol Mahaiak abiarazi berri duen kanpaina ez da aitzindaria Gipuzkoan. Esaterako, orain dela bi hilabete eskas Donostia Kirolak antzeko beste kanpaina bat jarri zuen martxan, Ama, aita, jolastu nahi dut! izenburupean. Bideoan, Amara Berri ikastetxeko ikasleak agertzen dira, gurasoei hainbat gauzarengatik euskaraz eta keinu hizkuntzan eskerrak emanez: seme-alabak zein lagunak animatzeagatik; harmailetan jokabide egokia izateagatik; irabazi duten galdetu ordez ea zer moduz ibili den galdetzeagatik; eta abar. Kanpaina horrek erakutsi nahi du kirola jolas bat dela, ez beste ezer. Gainera, argi utzi nahi dute Eskola Kirolaren filosofia kirol bat baino gehiago dela erakustea dela. Izan ere, Donostia Kirolak sumatu du guraso askok ez dakitela zein den 8 eta 12 urte arteko haurrentzako programa horren benetako funtsa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.