Bi lagun zauritu dira auto istripuan
Istripua izan da Lezon, Gi 3440 errepidean Irunerako norabidean. 13:15ean izan da ezbeharra, Gaintxurizketa eta Pasai Donibanera doazen errepideen bidegurutrzean, bi autok elkarren kontra jo dutenean. Istripuaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazi duenez bi lagun zauritu dira eta Bidasoako ospitalera eraman dituzte.