Larri gaixo dauden euskal presoen aldeko bizikleta martxa 11:00etan abiatuko da Gurutzetik.

Osasungintzako langileek eta txirrindulariek egin zuten deialdia, pasa den astean.
Oiartzungo Sare Herritarrak deituta bizikleta martxa egingo dute bihar. Larri gaixo dauden euskal presoek osasun eskubideak urraturik dituztela salatuko dute giza eskubideen aldeko iniziatibaren bidez, eta hainbat txirrindulari eta osasungintza arloko langileek joan den astean egindako agerraldian bat egitera deitu dituzte herritarrak.
Gurutzetik abiatuko da martxa 11:00etan, eta Ergoien, Altzibar, Karrika, Iturriotz, Ugaldetxo eta Arragua zeharkatuta, Elizalden bukatuko da.
Une honetan 11 dira gaixo larri dauden euskal presoak. Etxerat Elkarteak aste honetan bertan eman du azken kasuaren berri, Jose Borde Gaztelumendi ugaoztarra.