Preso gaixoen aldeko ekitaldia izango da abenduaren 2an.
Ibon Iparragirre.
Alcala-Mecon espetxeratua dagoen Ibon Iparragirre presoaren zein gaixo dauden gainontzekoen aldeko gaztaina jatea egingo dute abenduaren 2an —ostirala—. Gaixotasun larria du Iparragirrek, eta haren askatasunaren aldeko hainbat mobilizazio egin izan dira.
Ondarroan jaio arren, hainbat urtez Oiartzunen bizi izan zen Iparragirre. Haren zein gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatuko duten gaztaina jatea 18:00etatik 21:00etara izango da, Doneztebe plazan.