Beheko solairuko gela urtarrilaren 31ra arte egongo da Ikasle Gela gisa.
Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairua Ikasle Gela gisa irekiko dute datorren larunbatean, hilak 26, urtarrilaren 31 arte.
Ordutegi jarraitua izango du errefortzuzko Ikasle Gelak. Egunero irekita egongo da, 09:00etatik 22:00etara, atsedenik gabe.
Ohiko Ikasle Gelak —eraikinaren ganbaran dagoena— betiko ordutegiarekin jarraituko du. Astegunetan 09:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta larunbatetan, berriz, goizez bakarrik.