Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Auzoetako batzarren balorazio positiboa egin du udal gobernuak

Zortzi auzoetan egin dira auzo batzarrak, eta herritarrek izandako jarrera "egokia" eskertu dute. Aurten egindakoak eta aurrera begirakoak azaldu dituzte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/11/24
auzo batzarrak elizalde

Elizalden egindako auzo batzarra.

Hilaren 7tik 16ra bitartean, Oiartzungo Udala herriko zortzi auzoetara hurbildu zuten, bizilagunekin batzarrak eginez. Udalak aurten egindakoa azaldu zuten, baita datorren urteko aurrekontuen berri eman ere. Zortzi batzarretara 110 lagun hurbildu ziren, eta haiei eskerrak eman dizkiete, “jarrera egokia” izan dutelako eta “herria eraikitzeko eskaini duten prestutasunagatik”. Parte hartze maila aurreko urteetakoen antzekoa izan da, nahiz eta auzoen artean kopuru alde nabarmenak egon diren. Parte hartu dutenei dagokienez, gobernu taldeko kideek esan dute “eroso eta errespetatuak” sentitu direla, herritarrek “jarrera eta tonu oso egokia” izan dutelako euren iritziak, proposamenak eta kezkak helarazteko garaian. Ideia eta iritzi trukaketa “aberasgarri eta eraikitzailea” izan dela ziurtatu du gobernu taldeak. Ildo horretan, bileretan parte hartu duten herritarrei balorazioa egiteko aukera eman zieten. Auzo batzarrak berak modu positiboan baloratu zituzten, baina auzotarrak ez ziren gustura parte hartze kopuruarekin, jende gutxik parte hartze zuelakoan. Gobernu taldeak, bere aldetik, 16 eta 30 urte arteko gazteen hutsunea nabaritu dute. 2016ari errepasoa Auzo batzar errondaren aurkezpenean jakinarazi zuten bezala, gobernu taldea agintaldi osoko ikuspegiarekin ari da lanean. “Arrazoietako bat da inbertsioetarako dagoen diru kopuruak ez duela ahalbidetzen urtebetean nahi den guztia egitea”, zehaztu dute. Aurten egindako lanen azalpenak eman dituzte bileretan. Honakoak izan dira, besteak beste: bidegorria, espaloiak, Lintziringo eremua, ur hoditeriaren saneamendua, herri bideak, Elorsoro kiroldegia eta aparkalekuak. Gainera, Lurbizi, etxebizitza eta Larre Plan egitasmoen berri ere eman dute. 2017ra begira Oiartzungo Udalak —behin-behinean— 16 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean. Horietatik bi milioi auzo batzarretan sortutako proposamenenei bideratuko dizkie. Ildo orokorrak mantentzeko proposamena egin diete herritarrei, eta onartu egin dituzte. Madalensoroko mantenua, Arizmendi berritzeko proiektua, Egia-Enearen lanketa, Lintziringo eremuaren ondorengo faseak, hoditeria eta argiteria konpontzen jarraitu, errepide eta espaloien txukuntzea eta industrialdeen mantenua. Gainera, aurten aurrera eraman diren hiru egitasmoekin jarraituko dute, eta merkataritza txikia sustatzeko plana batuko zaie. Kexak Herriko elkarbizitzan eragin negatiboa duten hainbat gai plazaratu dituzte auzotarrek. Bi gai izan dira oiartzuarrek aipatu dituztenak: txakur kakak eta trafikoari dagozkionak (aparkalekuak ez errespetatzea eta abiadura handian gidatzea). Udalak herritarrei eskatu die elkarbizitza arauak errespetatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.